Edinor-ek Tokiko Energia Komunitate eredua sortu du CEL (“Comunidad Energética Local”) eta TEK (“Tokiko Energia Komunitatea”) izenpean, bereizten dituen IRAUNKORTASUNA, EFIZIENTZIA eta GARDENTASUNAren gainean osatutako zenbait ezaugarri konbinatzen dituena.

Edinorrek sustatutako Tokiko Energia Komunitateek (TEK) IRAUNKORTASUNEAN, ERAGINKORTASUNEAN eta GARDENTASUNEAN oinarritutako zenbait ezaugarri dituzte bereizgarri:

  • Km0

    Instalazioek tokiko hiri zein enpresa eremuetan ekoizten dute energia, azken kontsumiotzailearengandik 500 metro eskasera

  • Zero isurpen

    Kontsumitzen duten energia guztiak Jatorri Iraunkorraren Bermea du

  • Aurrezkiak sortzen dituzte

    Elektrizitate-fakturan aurrezkiak bermatzen dizkie parte-hartzaileei

  • Irisgarriak

    Ez du sartzeko oztoporik. Hasierako inbertsiorik eta irauteko konpromisorik gabe

  • Irekiak

    Herritarren, deuda txikien, ETEen eta Toki Entitateen partaidetzara

  • Malguak

    TEKak irauteko bokazioarekin sortu diren arren, TEKeko kideak Komunitateetatik irten daitezke egokitzat jotzen duten unean

  • Gardenak

    TEKeko kideek elektrizitate-kontsumoari eta Komunitatearen funtzionamendu operatiboari dagokien informazioa eskura dezakete une oro, online aplikazio baten bitartez

  • Adimenduak

    Edinorrek kudeaketarako garatu dituen aplikazioek instalazioen errendimendua optimizatu eta instalazioak hobeto aprobetxatzeko aukera ematen diete TEKeko kideei

  • Erabakitzeko autonomia

    TEKeko bazkideek erabakitzen dute zein komertzializatzailerekin kontratatzen duten urtero beren elektrizitatea instalazioak sortzen duens osatzeko. Horrela, energia % 100 berriztagarria dela ziurtatzen dute

  • Tokio garapenari emiten dion ekarpena

    Bai instalazio fotovoltaikoak gauzatzeko lizitazioetan, bai horien mantentze-lanetan, tokiko enpresa eta eragileen sarrera sustatzen da

2018/2001 Europako Zuzentarauak honela definitu ditu Energia Berriztagarrien Komunitateak:

“Borondatezko parte-hartze irekian oinarritutako entitate juridikoak, autonomoak dira eta bazkideek kontrolatzen dituzte hain zuzen. Bazkide horiek pertsona fisikoak, ETEak edo tokiko agintariak izan daitezke, baina beti ere, entitate juridiko horren jabetzakoak diren energia berriztagarriei buruzko proiektuetatik hurbil egon behar dira eta euren helburu nagusia bazkide edo kideei edo lan egiten duten tokiko eremuei onurak ingurumenean, onura ekonomikoak eta onura sozialak ematea izan bahar da, eta ez irabazi finantzarioak ematea”.

TEK motak

HIRI EREMUKO TEKak

Hiri-inguruneetan, bizilagunei eta saltoki txikiei zuzenduta.

LANDA EREMUKO TEKak

5.000 biztanletik beherako Erronka demografikoko udalerrietan

ENPRESA EREMUKO TEKak

ETEei zuzenduta eta industriaguneetan, enpresa-parkeetan, teknologia-parkeetan eta antzekoetan garatuta.

HEZKUNTZA EREMUKO TEKak

Ikastetxeetako estalkietan jarritako instalazio fotovoltaikoen inguruan sortutakoak.